Tel. (+34) 943 212 022

  • Bahia Donostia E1426201714886

Erreserbatu

Icono llegada
Icono salida
Icono promoción
% 8ko DESKONTUA, PROMOZIO KODE hau erabilita: AVENIDACLUB
% 15eko DESKONTUA, PROMO15, PROMOZIONAL KODEA erabiliz gero: +3 gaueko egonaldietarako

DONOSTIA BIZI

Bidaiatzea bizitzea da. Helmuga turistikoan ordu, egun edo aste batzuk bizitzea. Bere kultura bizi, bere paisaiak bizi, bere jendearekin bizi. Badaude bizi-esperientzia gisa zurekin gelditzen diren bidaiatzeko lekuak. Donostia da horietako bat.

Kontxako Bahiako ilunabarraren irudia milaka telefono mugikorretan eta kameratan gordetzen da, baina baita bisitatu gaituztenen oroitzapenetan ere. Hori da gure hiriaren postal irudia. Hala ere, Donostiak askoz gehiago ezkutatzen du.

DONOSTIAKO ESENTZIA

Zurriolako hondartzan hasita kostaldean zehar doa, Pasealeku Berritik igaroz Haizearen Orrazira-ra iritsi arte. Chillida, Oteiza, Basterretxea…Euskal eskultore hoberenetako batzuen eskulturak pasatuz.

Urumea ibaiaren ertzetik paseatu. Bere zubiek, Maria Cristina Hotelak, Victoria Eugenia Antzokiak eta Kursaal Auditorioak, historian zehar gure hirian ikusiko dituzun estilo arkitektoniko desberdinetan barrena bidaiatzea eragingo dizute.

Kendu oinetakoak eta deskantsatu! Bai. Kendu oinetakoak eta jaitsi Ondarreta, Zurriola edo Kontxako hondartzan harea zapaltzera. Leuna eta fina da. Kolore argikoa. Busti zure oinak Kantauri itsasoan aurrean duzun paisaia ikusten duzun bitartean eta grabatu ikusten duzun irudi hori betiko: Igeldo mendia, Santa Klara uhartea, Urgull eta Ulía mendiak. Ingurune natural paregabea.

Peine del Viento

GASTRONOMIA PARADISUA

Productos del Mercado de San Martín Plaza de la Constitución en la Tamborrada

Donostiak maitemindu egingo zaitu.  

Gure sukaldari ospetsuek gure hiriaren izena mundu osotik zabaldu dute. Hauek, beraien Michelin izardun jatetxeekin, eta beste hainbat jatetxe eta tabernekin batera, gure euskal grastronomia eta miniaturazko goi sukalsaritzan ain ezagunak diren pintxoak eskaintzen dituzte egunero. Guzti honegatik ... Donostia dastatzea gomendatzen dizugu. Alde Zaharretik barrena pintxoen ibilbidea egitea derrigorrezkoa da.

Kalitatezko lehengaiak izateko zortea dugu. Gure baratzetako produktu onenak iristen dira egunero San Martin eta Bretxako merkatuetara gure baserritarren eskutik.

Lurra ... Gure sustraiak. Gure kultura. Gure tradizioa. Gure historia. Guzti honek osatzen du gure izatea. Bisitatzen gaituztenekin partekatzen dugun bizitza. Danbor bat, txapela edo kolore bateko kamiseta bat besterik ez duzu behar, urtarrilaren 20ko Danborrada egunean, abenduaren 21eko Santo Tomas egunean edo iraileko estropetan, donostiar edo gipuzkoar bat bezala sentitzeko.

Jaialdi ugari ditugu hirian (Zinemaldia, Jazzaldia, Hamabostaldi Musikala, Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea, etab.) Chillida-Leku museoa, San Telmo Museoa, Aquarium edo Eureka zientzia museoa! Hauek ere gure ezaugarrien parte dira denak.

ONDOKO HERRIAK

Donostiaz gain, ondoan ditugun herriak ezagutzea gonbidatzen zaituztegu. Zarautz, bere hondartza eta pasealekuarekin; Getaria, Balenciaga museoa eta portuarekin; Hondarribia bere Marina auzoarekin; Zumaia, Flysch ibilbidearekin… baita gure mugetatik kanpo dauden herriak ere: Frantziako Hendaya, San Juan de Luz eta Miarritz esate baterako. Kilometro gutxi batzuek banatzen gaituzte. Bisita merezi dute!

Zarutz con ratón de getaria

Playa de Zarautz con el ratón de Getaria

Casa de Hondarribia

Atardecer en Hendaya playa

Gorde ezazu gure esentzia zure memorian. Baserriez osatutako paisaia berdeak, itsasoz inguraturiko arrantzale herriak eta gure tradizioak erakusten dituzten txokoak.

 

>> sansebastianturismoa.eus

>> sansebastianregion.com

>> turismo.euskadi.eus

 

Compromiso De Calidad Turistica 256
Certificado Excelencia Tripadvisor En
Logo Surfing Euskadi